PGO El Rosario, Plan General, Plan General de Ordenación, Territorio y ciudad, El Rosario,
21603
home,page-template,page-template-full_width,page-template-full_width-php,page,page-id-21603,stockholm-core-2.3.2,qodef-qi--touch,qi-addons-for-elementor-1.8.1,select-theme-ver-9.0,ajax_fade,page_not_loaded,vertical_menu_enabled,no_animation_on_touch,,qode_menu_,qode-mobile-logo-set,qode-wpml-enabled,wpb-js-composer js-comp-ver-6.7.0,vc_responsive,elementor-default,elementor-kit-6
AURKEZPENA

SOPELAK EGUN DITUEN ERRONKEN AURREAN, HAPOA DA ERANTZUNA

Sopelak erronka handiak ditu, bai etxebizitzan, bai mugikortasunean, bai ingurumenaren alorrean ere. Duela hamarkadak finkatu zen Hirigintza Arauketa zaharkitu batek zuzentzen du gure herriaren egungo antolaketa. Egoera hau gainditu behar dugu. Etorkizuneko Sopelak ezin du gehiago itxaron eta herri berri hori orain irudikatu behar dugu, joan den legealdian hasi eta orain bultzada berria emango diogun Hiri Antolamenduko Plan Orokorrean prozesuarekin (HAPO).

 

Zalantzarik gabe, gure udalerriak babes publikoko etxebizitza gehiago behar ditu. Gure gazteek beste udalerrietara joan ez daitezen, bizitza duinak Sopelan bertan gauzatu nahi duten auzokideak herrian bertan gelditu daitezen. Etxebizitza duin baterako eskubidea bermatu beharra dago.

 

Trafikoari dagokionez, eskualdeko ibilgailu fluxuak gure herria zeharkatzen du, Urgitxieta eta Gatzarriñetik, Loiola Ander Deunatik, Sabino Aranatik, Olabidetik… Auzokideen bizi kalitatea, ongizatea eta lasaitasuna bermatu behar ditugu. Horretarako, garraio publikoa sustatu ezezik, bestelako jarduketa batzuk erabat beharrezkoak dira: trafiko saihesbideak eskualdeko trafikoa gure kaleetatik ateratzeko, udalerri barneko auzoen arteko konexioak ahalbideratu, bidegorri sarea zabaldu eta oinezkoentzako pasabideak sortu. Azken finean, herri kohesioa sustatu eta herria bera pertsonentzat irudikatu.

Hamarkada luzez kaltetuak izan diren bazterrak ere zaindu behar ditugu, gure ingurugiroa, gure naturguneak. Gorago aipatu ditugun jarduketek bateragarriak izan behar dute Sopelako ondare natural eta historikoarekin. Jasangarritasuna bermatu, gure amalurra maitatu. Hurrengo belaunaldientzat herri bizigarria sortu behar dugu.

 

Aipatutako jarduketa horiek HAPOan zehaztu behar dira, etxebizitza-, trafiko- eta ingurumen-erronken artean oreka bat lortuz. Herri jasangarriagoa, irisgarriagoa, lagunkoiagoa, kohesionatuagoa dugu helburu. Baina eredu hori behin betikoz finkatu aurretik, beharrezkoa da hausnarketa kolektibo sakona egitea, lasaitasunez, ikuspegi eraikitzaile eta proaktibo batetik. Komunitatearen unea heldu da. Herriak har dezala hitza.

Guruzne Carrasson Torrontegi

Sopelako alkatea

SOPELAKO HAPO EGITEKO BIDEA MARTXAN DA

Sopelako Udalak udalerriko hirigintza-plangintza orokorra berrikusteko prozesuari ekin dio, datozen urteetarako lortu nahi den hiri-eredua diseinatzeko helburuarekin, herritarrek eskatzen dituzten beharrei erantzun eraginkorra emateko eta herriaren beraren ongizateari, hazkunde ekonomikoari eta ingurumen-iraunkortasunari aukerak eskaintzeko.

 

Sopelan indarrean dagoen hirigintza-testuingurua zaharkituta geratu da eta ez dator bat udalaz gaindiko arau berri askoren irizpideekin; beraz, ezinbestekoa da esparru berria udalerriaren errealitatera egokitzea, arau horiek betez, hazkundeari, mugikortasunari, kontsumoari, paisaiari, bizigarritasunari eta gizarte-kohesioari dagokienez.

 

Plan Orokor berria aukera paregabea da udalerriaren egungo egoerari buruzko hausnarketa zintzo eta erreala egiteko (nola garatu den, zer gabezia eta premia dituen eta zer ahalmen dituen) eta, guztion artean, Sopelarako nahi dugun hiri- eta hazkunde-eredua erabakitzeko.

 

Udalaz gaindiko premisak betetzeko beharraz gain, egungo jasangarritasun- kanonetatik abiatuta, herritarren bizitza hobetzeko aukera gisa aurkezten da proiektua. Herritarren behar zehatzak ezagutu behar dira eta uste dugu hau dela horretarako biderik onena.

Orekatik, koherentziatik eta sentsibilitatetik eraikia izango den eta guztion nahiak eta beharrak errespetatu eta kontuan hartuko dituen Sopela bat nahi dugu. Helburu errealistekin eta garai hauek eskatzen duten hirigintza jasangarri eta berritzaileari begirada eguneratua emanda. Eta, betiere, energia- eraginkortasuna, osasuna eta baliabide naturalen aprobetxamendu iraunkorra bezalako gaiak kontutan izango dituena. Azken batean, Sopela bizigarriago, gozagarriago, berdeago, irisgarriago eta modernoago bat.

 

Prozesuan herritarren parte-hartzea hasiera-hasieratik gertatu dadin, Udalak herritarren partaidetzarako programa bat onartu du. Programa horretan, EAEko Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legearen 6. helburua betez, Plan Orokor berriaren azterketa- eta idazketa-prozesua komunikatu eta ezagutarazi nahi da, dagozkion faseetan; herritarrek proiektuari buruzko informazioa eskatzeko dituzten eskubideak erraztu eta herritarren dinamika eta gobernantzaren egikaritza elikatuko dituzten eztabaida publikoak irekitzeko xedearekin.

 

Guretzat, herriaren iritzia funtsezkoa izan behar du prozesu honen hasieratik, eta, beraz, zure ideiak eta proposamenak aurkeztera gonbidatu nahi zaitugu, proiektu ilusionagarri hau aberasten laguntzeko.

Josu Landaluze Zarandona

Sopelako alkatea 2019-2023 legealdian

HAPOAREN BERRIKUSPENA

SOPELAKO HIRI-ANTOLAMENDUKO PLAN OROKORRA (HAPO) BERRIKUSTEKO LANEN HASIERARI BURUZ

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 133. artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz, eta arauak egiteko prozeduran herritarren parte-hartzea hobetzeko helburuarekin, eta dagokion zirriborroa edo zirriborroak egin aurretik, kontsulta publiko hau bideratzen da Sopelako Udalak gaitutako web-atariaren bidez, bai subjektuen bai eta etorkizuneko arauaren aldetik eraginik handiena izan dezaketen eta ordezkaritza handiena duten erakundeen iritzia jasotzeko, hurrengoei buruz:

 

EKIMENAREKIN KONPONDU NAHI DIREN ARAZOAK

Hirigintza-araudi bat eguneratu nahi da, zaharkituta geratu dena eta udalaz gaindiko arau berri askoren irizpideetara egokitu ez dena, eta esparru berria udalerriaren errealitatera egokitu nahi da, hazkundeari, mugikortasunari, kontsumoari, paisaiari, bizigarritasunari eta gizarte-kohesioari dagokienez. Herritarrek horri buruz duten iritzia beharrezkoa da.

 

ONARTZEKO BEHARRA ETA EGOKITASUNA

Proiektua, udalaz gaindiko premisak betetzeko beharraz gain, herritarren bizitza hobetzeko aukera gisa aurkezten da, egungo jasangarritasun-irizpideetatik abiatuta. Herritarren behar zehatzak ezagutu behar dira.

HELBURUAK

HAPOREN BERRIKUSPENAREN HELBURUAK

Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legean ezarritakoaren arabera, honako hauek dira HAPOren berrikuspenaren helburuak:

  • Udalerriko ingurumen-jasangarritasuna hobetzea, baliabide hidrikoen eta energetiko berriztagarrien kontsumoak ekosistemek horiek birjartzeko duten gaitasuna gaindi ez dezan, eta baliabide berriztaezinen kontsumo-erritmoak ez dezan gainditu baliabide berriztagarri iraunkorren ordezkapen-erritmoa; era berean, kutsatzaileen emisio-erritmoak aireak, urak eta lurzoruak horiek xurgatzeko eta prozesatzeko duten ahalmena gaindi ez dezan. Eta, horretarako, ahaleginak egiten ditu hirigintza-antolamenduak energia berriztagarrien erabilera eta aprobetxamendua, energia-eraginkortasuna, hondakinen ekoizpena minimizatzea eta hiri-sistemetan baliabide naturalak aurreztea sustatzeko.
  • Lurzoruaren berezko baliabide naturalak babestea, bai ekoizpen-balioengatik, bai hirigintza-garapen jasangarrirako tokiko estrategiarako erreferentzia izateagatik.
  • Lurzoruaren okupazio iraunkorra, birgaitze eta berrerabilpena kontuan hartzen duena, bai eta etxebizitza hutsen erabilera ere, hazkunde berriaren gaineko lehentasunezko aukera gisa, hiri-bereizketa eta -sakabanatzea saihestuz, lurraldearen funtzio primarioari eustea ahalbidetzeko, hiriguneen, landa-eremuen eta espazio naturalen ingurumen-balioen babesaren oinarri gisa, bai eta erabilera edo jarduera desberdinen integrazio eta kohesio espazial egokiaren oinarri gisa ere, mugikortasunaren sorrera murrizteko xedearekin.
  • Eraikuntza jasangarria birgaitzearen bidez, lehentasuna emanez herriko jatorrizko guneetan eraikitako eta urbanizatutako ondarea berroneratzeari eta hutsik dauden etxebizitzak erabiltzeari.
  • Mugikortasun jasangarria, ibilgailu motordunen erabilera behartua eta alferrikakoa murriztera bideratua, ingurumena errespetatzen duten garraiobideei lehentasuna emanez, eta erabilera konbinatua planifikatuz.

Faseak

1 FASEA
HIRIGINTZA-INFORMAZIOA

Fase honen helburua da bildutako informazioa sistematizatzea eta hirigintzako informazioa edo lurraldean eragina duen informazioa eguneratzea. Azterketa- eta diagnostiko-etapa eguneratu bat da. Bereziki, fase honetan aztertuko da zer eragin izango duten planaren berrikuspenean honako araudiek eta planek: EAEko Lurralde Antolamenduaren Gidalerroek (ekainaren 30eko 128/2019 Dekretua), Bilbao Metropolitarreko Eremu Funtzionalaren Lurralde Plan Partzialak (LPP) eta udalerrian eragina duten indarreko –edo izapidetzen ari diren– Lurralde Plan Sektorialek (LPS) berrikuspenaren eragina aztertuko da. Lurralde-loturen azterketa xehatua eta hiri-garapenaren kuantifikazioa jasoko dira, bizitegitarako zein jarduera ekonomikoetarako.

 

Diagnostiko eguneratuaren hainbat alderdi laburbilduko dituen dokumentu bat egingo da, Planaren Aurrerapen-agiria edo Zirriborroa egiteko oinarriak ezartzeko.

 

Azterlan horiekin batera, Sopelako gizarte-sareari hurbilketa ariketak egingo dira, hemen deskargatzeko daukagun Parte-hartze Programari hasiera emateko. Plan Orokor berria egiteko prozesuari eta partaidetza-etapei buruzko kronograma bat sartu da. Halaber, parte hartzeko gida labur bat, ohiko galderak argitzeko.

 

Une honetatik aurrera, Sopelako hirigintza-egoerari buruzko iritziak emateko eskatzen dizuegu. Diskurtsoen artikulazioa arintzeko, abiapuntuko egoerari buruzko laburpen labur bat prestatu dugu hemen, aurretiazko txosten bat. Dokumentu honetan aztertzen ditugun ardatzei hel diezaiekete, edo, besterik gabe, zuon interesei buruzko iritziak eman ditzakezue. Postontzia eskuragarri dago, bai ekarpenak egiteko, bai aztergai dugun proiektuari buruzko informazioa eskatzeko.

HERRITARREK PARTE HARTZEKO PROGRAMA (OSOKO BILKURAN ADOSTUA)
HERRITARREK PARTE-HARTZEKO ESKULIBURUA
AURRETIAZKO TXOSTENA
ONLINE GALDETEGIA
TAILERRAK (INFORMAZIOA)

Hirigintza-informazioaren azterketaren emaitzak zehaztu ondoren, laburpen bat dago hemen, eta herritarrek deskargatu ahal izango dute, kontsultatu ahal izateko. Informazio hori izango da ondoren landuko den aurrerapen-dokumentuko erabakien oinarria.

INFORMAZIO ETA DIAGNOSI DOKUMENTUAREN LABURPENA
2 FASEA
AURRERAPEN-AGIRIA EGITEA

Fase honetan, Aurrerapena egiteko talde-teknikoaren barne-lanak nahiz herritarrekiko harremanak emango dira.

 

Plan Orokorraren Aurrerapen-agiria edo Zirriborroa dokumentu bat da. Berorren bidez zehaztu nahi dira, batetik, Planaren egiturazko antolamenduaren aukera nagusiak eta, bestetik, helburu zehatzak eta horiek lortzeko erabiliko diren tresnen egokitasuna. Antolamendu Plan Orokorraren egitura nagusia definitzeko prozesu hau parte-hartzea bultzatzeko bokazioz sortu da. Definizio horretatik abiatuta, eta herritarrek onartzen dutela egiaztatu ondoren, idazketa-lanak egiten jarraitu ahal izango da, hasierako onarpen-faserako dokumentua osatze aldera.

 

Hasierako Dokumentu Estrategikoan, Mungiako hiri- eta lurralde-ereduaren hainbat aukera baloratuko dira (arrazoizkoak eta teknikoak, eta ingurumenaren aldetik bideragarriak), eta Planaren Aurrerapen-agirian edo Zirriborroan garatzen den alternatiba hautatzea justifikatuko da. Plan Orokorraren Hasierako Dokumentu Estrategikoarekin eta Zirriborroarekin, administrazio autonomiko eskudunari eskatu ondoren, ingurumen-ebaluazio estrategikoaren prozedura arrunta hasiko da.

 

Behin Aurrerapen-agiria edo Zirriborroa eta haren Hasierako Dokumentu Estrategikoa onartuta, fitxategiak eskuragarri egongo dira kontsultatzeko eta deskargatzeko, eta erakusketa egiteko gune bat prestatuko da.

 

Gainera, jendaurreko erakusketa zabalik egongo da, eta herritarrei deialdi berriak egingo zaizkie eztabaida kolektiboak emateko. Adierazitako dokumentuari buruzko iradokizun zehatzak egiteko unea izango da. Parte hartzeko postontziak kontsultetarako eskuragarri jarraituko du.

PARTE-HARTZE TXOSTENA
EMAITZAK
AURRERAKINA + HASIERAKO DOKUMENTU ESTRATEGIKOA
3 FASEA
IRADOKIZUNEI ERANTZUTEA ETA HERRITARREN PARTE-HARTZEA AZTERTZEA

Jendaurreko erakusketa zabalik  egongo da fase honetan, eta herritarrei deialdi berriak egingo zaizkie eztabaida kolektiboak ezartzeko. Adierazitako dokumentuari buruzko iradokizun zehatzak egiteko unea izango da hau. Parte hartzerako postontziak kontsultetarako eskuragarri jarraituko du.

 

Aurreko fasea itxi zuen jendaurreko erakustaldian Planaren Aurrerapenari edo Zirriborroari buruzko iritziak emateko gonbidapena egin ondoren, talde-teknikoak modu berezian aztertuko ditu parte-hartze prozesuaren ekarpen eta talde-dinamika bakoitza.

 

Etapa hau banakako txosten tekniko/juridikoekin amaituko da. Txosten horietan, erredakzio-taldeak, udaleko zerbitzu teknikoekin koordinatuta, aurkeztutako iradokizunak eta alternatibak aztertzen ditu. Txosten horiek berariazko dokumentazio gisa txertatuko dira webgune honetan.

 

Iradokizunak nola eta non aurkeztu behar diren jakin nahi izanez gero, web honen bidez jasoko duzu erantzuna. Txosten tekniko juridikoak gune honetan kontsultatuko dira. Prozesuak irauten duen bitartean, postontzia erabilgarri egongo da kontsultetarako.

 

PARTE-HARTZEAREN LABURPENA

IRADOKIZUNEN TXOSTENA

4 FASEA
PLAN OROKORRA EGITEA, HASIERAKO ONESPENERAKO ETA INGURUMEN-EBALUAZIO ESTRATEGIKORAKO

Fase hau, funtsean, Aurrerapena egin behar duen taldearen barne-lana emango da. Horrela, Plan Orokorraren atariko bertsioa -baina osoa- egiten egongo dira indarrean dagoen Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko Legean zehazten den edukia jasotzen duena, hain zuzen ere, egiturazko hirigintza-antolamendua eta antolamendu xehatua bereizteari buruzkoak diren 53., 56., 61. eta 62. artikuluetan ezarritakoa. Era berean, Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legea garatzeko premiazko neurriei buruzko ekainaren 3ko 105/2008 Dekretuaren 31. artikuluan ezarritako dokumentu-eskakizunak beteko ditu, Ingurumen-Ebaluazio Estrategikoa behar duten planetarako.

 

Ingurumen-azterlan Estrategikoa erantsiko zaio dokumentu tekniko honi, eta horrek aukera emango du ildo estrategiko posibleen ondorioak ezagutzeko, baita aukera horiek  alderatzeko, jarduketa gomendagarrienak hautatzeko, onartezinak direnak baztertzeko (halakorik badago) eta ingurumen eragin negatiboak onargarri egingo dituzten ingurumen-zuzenketak definitzeko ere. Ingurumen-azterlan Estrategikoak bete egin beharko ditu  ingurumen arloan eskumena duten Erkidegoko administrazioen txostenean  betebeharrekotzat jotzen diren zabaltasun-, xehetasun- eta zehaztasun-mailak (txosten hori ingurumen-izapide estrategikoa hasteko eskaerari erantzunez bidaliko dute administrazioek). Eranskin hauek izango ditu: Eragin Akustikoari buruzko Azterlana eta Iraunkortasun Energetikoari buruzko Azterlana.

 

Parte-hartzeari dagokionez, herritarrei berriz deituko zaie tailer kolektiboak egiteko. Aurrez aurreko arreta martxan jarriko da eta dokumentua onartu ondoren publikoki erakutsi eta azalduko da. Era berean, aurrez aurre kontsultatu ahal izango da, eta hementxe deskargatu ahal izango da.

 

TAILERRAK

HASIERAKO ONESPENAREN DOKUMENTUA

5 FASEA
ALEGAZIOEN ERANTZUNA ETA HERRITARREN PARTE-HARTZEAREN AZTERKETA

Jendaurreko erakustaldian Hasierako Onespenaren Dokumentuari edo Aurretiazko Bertsioari buruz jendea eta erakundeak beren iritziak ematera gonbidatu ondoren; hau da, aurreko fasea itxi ostean, talde teknikoak modu berezian aztertuko ditu parte-hartze prozesuaren ekarpen eta talde-dinamika bakoitza.

 

Etapa hau banakako txosten tekniko/juridikoekin amaituko da. Txosten horietan, erredakzio-taldeak, udaleko zerbitzu teknikoekin koordinatuta, aurkeztutako iradokizunak eta alternatibak aztertzen ditu. Txosten horiek berariazko dokumentazio gisa txertatuko dira webgune honetan. Halaber, orain arte bizitako parte-hartze prozesuaren ondorioak azalduko dira.

 

Eragindako interes publikoak kudeatzen dituzten administrazioen txostenak ere  dokumentu espezifiko modura erantsi beharko dira agiriotan.

 

Ekarpenetatik (administrazioen eta erakundeen alegazioak eta txostenak) hurrengo fasean azaldutako proposamena hobetzeko aukera emango duten aldaketak aterako dira.

 

Alegazioak aurkezteko moduari eta lekuari buruzko informazioa behar izanez gero, webgune honen bidez erantzun ahal izango diegu. Txosten tekniko-juridikoak gune honetan kontsultatuko dira. Prozesuan zehar, postontzia egongo da eskuragarri, kontsultak egiteko.

 

PARTE-HARTZEAREN LABURPENA

ALEGAZIOEN TXOSTENA

6 FASEA
BEHIN-BEHINEKO ONARPENERAKO AGIRIA

Fase honetan egokitu beharko dira Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren hasierako bertsioko dokumentuak eta Ingurumen Eraginaren Azterlana –eta, hala badagokio, azterlan osagarriak– informazio publikoko eta herritarren parte-hartze prozesuen emaitzetara, baita eragindako interes publikoak kudeatzen dituzten administrazioen nahitaezko txostenetara ere.

 

Doitutako dokumentazio hori, Udalak onartu ondoren, Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamendurako Batzordeari bidaliko zaio, txostena egin dezan, eta ingurumen-organoari, ingurumen-adierazpen estrategikoa egin dezan.

7 FASEA
BEHIN BETIKO ONARTZEAREN TESTU BATEGINA

Hasierako onarpena jasotako bertsio horri Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamendurako Batzordearen txostenak ezarritako egokitzapenak aplikatuko zaizkio, baita Ingurumen Adierazpen Estrategikoan egindako proposamenak ere. Ondoren, Udalbatzaren esku jarriko da, behin betiko onar dezan. Kapitulu bat sartuko da, Plan Orokorrean ingurumenari lotutako puntuak zelan txertatu diren islatzeko.

KONTAKTUA

INFORMAZIO- ETA EKARPEN-POSTONTZIA

Bidali zure iradokizunak modu azkar eta errazean posta elektronikoz, esteka edo formulario honen bidez:

IRADOKIZUNAK BIDALTZEA